loading

Oinez

Oinez

Mendiak bihotza zabaltzen digu, birikak bete, begiak garbitu eta burua (soinean daramatzagun barne motxiletatik) arindu. Eta mendian ere galdu egiten gara; batzutan nahita eta besteetan nahi gabe. Oinez dokumentalak Euskal Herriko parke naturaletan barrena txango errealak jasoko ditu. Bide hasiera bakoitzean, aurkari diren bi lagun, eta aurrean, elkarrizketa bat, sakona eta benetazkoa, egi txiki bat errebelatuko diguna. Mendia, pausuz pausu, elkarri egiak kontatzea ere badelako. Finean, dokumentalak istorio labur hauen bitartez mendizaletasunaren pausatura itzuli nahi du, bidea partekatzera.