loading

Hil Kanpaiak

Hil Kanpaiak

Garizmendi baserrian giza hezur batzuk agertzen dira. Zer egin ezean, Fermin eta Karmen senar-emazteek Nestor semeari deitzen diote eta honek, berriz, Ertzaintzari. Hauek heltzerakoan hezurrak desagertu dira. Segidan, hil kanpaiak joka hasten dira auzoko baselizan. Zantzu txarreko seinale honek, gertaera latzak ekarri ez ezik, familiaren eta ingurukoen garai bateko zauriak irekiko ditu, Nestorren anaia bikia zen Aitorren heriotza barne.