Dantz Point Chillida Leku (Hernani)
Dantz Point ekimenaren ardatz nagusia abangoardiako soinuak eta ondare historikoa uztartzea da. Musika elektroniko eta garaikideko saioak garatzen ditu paraje enblematikoetan ondarea balioan jartzeko. Saioak zuzenean grabatu eta plataforma ezberdinetan ematen dira. Honako atalean Dantz Point-a Chillida Lekun garatzen da M4 artistaren eskutik.